XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

* 3. Musika Barrokoa Espainian eta Euskal Herrian.

Kanpoko berrikuntzen eraginari aurpegi ematen zaio, eta Pizkunde garaiko teknikak mantendu egiten dira.

Musika erlijiosoa egiten da gehienbat.

Bestalde zartzuela sortzen da.

Hona hemen autorerik aipagarrienak dira: Aita Antonio Soler (1729-1783), Escorial-eko monjea: Klabe-sonatak.

Gaspar Sanz (1640-1710), aragoarra eta kitarra-teknikaren hedatzailea.

Luigi Bocherini (1743-1805), italiarra eta Karlos III.aren musikaria.

Bibolin eta orkestarako kontzertuak, sonatak, minuetoa, etab. eman zituen.

Domenico Scarlatti (1685-1757), italiarra hau ere, Portugal-etik Espainiara dator: Klabe-sonatak.

Musika barrokoak Euskal Herrian izen handi bat eman zuen, guztien gainetik Juan Crisostomo Arriaga (1806-1826).

Bilbon jaioa, hogei urterekin hil zen Parisen.

1817.ean, hamaika urte zituela, eman zuen Bilbon bere lehen kontzertua; oso gazterik eskaini zuen lehen obra konposatua ere: Nada y mucho (1819), korda-orkestarakoa, kitarra, tronpa eta pianorakoa.

1820.ean Los Esclavos felices opera burutu zuen.

1821.ean Obertura Nampdeg; 20 eta Stabat Mater.

1821.ean, Arriaga-k Parise-n hasi zituen ikasketak, eta 1824.ean bere Tres Cuartetos argitara eman.

Eta hain gazterik hil bazen ere, beste obra-sail bat ere onduta utzi zuen bilbotar harrigarri honek.

LOS ESCLAVOS FELICES Arriaga euskal musikagilearen obra.

Musikagile bilbotar honek, bizitza laburrean obra gogoangarria utzi zuen.

Mutil koskorra zela hasitakoa da obra hau.

Beste euskal ikasle asko bezala, Arriaga Parisera joan zen, ikastera.

Izan ere, XIX. mendean, goi-ikasketak egiteko, Euskal Herriko ikasleetatik erdiak Penintsulatik kanpora joan ziren (Parise, Brusela, Erroma, Milano).